Itsas jatorriko produktuak ekoizten ditugunez, gure ozeanoen gaineko eragina murrizten dugu

Reusing the sea to reload the world

Azken teknologien bidez lan egiten dugu, ahalik eta kalitate handiena lortzeko

Reusing the sea to reload the world

Jasangarritasuna gure negozioaren giltzarria da

Reusing the sea to reload the world

Atalera joan

Itsasoa maite eta errespetatu egiten dugunez, 1961ean BARNA sortu genuen. Enpresak kontserba-konpainietako, arrandegietako eta beste arrantza-industria batzuetako arrain-azpiproduktuak erreskatatzen ditu berrerabiltzeko asmoz. Horrela, ahalik eta gehien murrizten du gure ozeanoen gaineko eragina.

Lehengai horren bidez, animalien kontsumorako pentsu naturalak eta haien osasunerako onuragarriak diren eta proteina ugari duten produktuak ekoizten laguntzen dugu.

1961etik

Historia egiten ari den historiadun enpresa

1961etik gaude abian, eta, urte horretan, arrantzaleen zein kontserbagileen ekimenez, geure lehenengo lantegia ireki genuen, arrantzaren soberakinei eta arrantza-industriak sortutako azpiproduktuei irteera emateko.

Lantegi hau arrantza eta kontserbagintza arloko tradizioko lekuan ireki zen, penintsula iberikoko iparraldean, Frantziako mugatik hurbil, hain zuzen ere. Horri esker, lurralde horretan ere eman ahal izan dugu zerbitzua.

Gaur egun, bi lantegi ditugu, eta, bertatik, arrainen azpiproduktuen 60.000 tona baino gehiago kudeatzen ditugu urtean. Jarduera horren bidez, Barnak lidergo-posizioa dauka Espainiako merkatuan.

Arrain-irin eta arrain-olio tradizionalen hasierako ekoizpenetik, bilakatu egin gara, eta geure produktuen zorroa handitu dugu, honako produktu hauek gehitu ditugulako bertan: espezie bakarreko irinak, proteinen hidrolizatuak eta Omega 3 ugaridun arrain-olioak (DHA - EPA).

Gure jarduera ekonomia zirkularraren sektorean garatzen denez, enpresa-ekosistemaren eraginkortasuna sustatzen dugu, arrantza-industriaren eragina murrizten laguntzen dugu eta itsas baliabideen jasangarritasuna bultzatzen dugu.

Gehiago jakiteko

itsas produktuak

Maskotentzako, abeltzaintzako ustiategietarako eta arrain-haztegietarako elikagaiak

kalitatea eta berrikuntza

Lan-prozesu berritzaileen bidez arrainari berriro ere onura ateratzea, bizi-kalitatea hobetzeko asmoz

Ezer ere alferrik galdu gabe arrainari ahalik eta gehiena ateratzea eta prozesuan balioa sortzea da gure eguneroko helburua.

Hori betetzeko, lehengaiaren hornitzaileak sartu behar ditugu geure prozesuan, eta haien laguntza behar dugu, geure lantegietan tratatzen dugun produktuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin.

Lan-prozesu aurreratuak, seguruak eta eraginkorrak darabiltzagu, xede ditugun bikaintasun-mailak lortzeko modu bakarra delako. Geurekin eta, batez ere, geure bezeroekin daukagun konpromisoa da.

Hona hemen BARNAk bikaintasuna lortzeko dituen giltzarriak:

gure konpromisoa

BALIO-KATEAREKIN, GIZARTEAREKIN ETA INGURUMENAREKIN

Barnan lan egiten dugun 100etik gora lagunontzat lehentasunezkoa da enpresaren jarduerak ongizatea sortzea eragiketak egiten dituen erkidegoetan eta ingurumena baldintza partikular zein globaletan zaintzea.

Horrela, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna ziurtatzeko asmoz Nazio Batuen Erakundeak zehaztutako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzen ditugu.

Gure jarduerak eragin zuzena dauka honako hauxe xede duten erronka globalen lorpenean: batetik, ozeanoak, itsasoak nahiz itsas baliabideak jasangarritasunez babestea eta erabiltzea; eta, bestetik, hazkuntza ekonomiko jasangarria zein kalitateko enplegua sustatzea.

8 - Lan duina eta hazkuntza ekonomikoa 12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaks 14 - Itsaspeko bizitza

Gure konpromisoa arlo profesionaletik haratago doa, ordea. Batetik, inguruko jarduera ekonomikoa sustatzen duten proiektuak bultzatzen ditugu, eta, bestetik, gizarteko zenbait talderi laguntzen diegu, tokian-tokian kirola sustatzeko, batez ere, eta pertsonen bizitza aktibo zein jasangarria bultzatzeko.

Hartara, U-BAIn parte hartzen dugu. Ekimen hori Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Zerbitzuak eta eskualdeko garapen-agentziek, hau da, Bermeoko Behargintzak eta Gernikako Lanbide Ekimenak, bultzatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, eskualdeko enpresekin batera. Horrela, ekintzailetza garatzen da, eta ekimen berritzaile zein jasangarriak sustatzen dira, biztanleen ongizate ekonomikoa hobetzen laguntzeko.

Aldi berean, zenbait kirol-erakunderi laguntzen diegu; esate baterako, Urdaibaiko zein Mundakako arraun-taldeak eta Artza pilotalekua.

Barna konpromisoa

harremanetarako

Guri buruz gehiago jakiteko eta guk zure berri edukitzeko

Mundaka

Barna SA

Lamiaranpe industrialdea z.g.
48360 Mundaka. Bizkaia
94 618 72 65
info@barna.es
ESPAINIA

Santoña

Harinas de Andalucía S.L

Paseo de la Dehesilla, parcela 18 A, Camino del Cementerio
11390 Tahivilla, Tarifa, Cádiz
956 551 100
info@barna.es
ESPAINIA