kalitatea eta berrikuntza

Etengabe hobetzen ari diren punta-puntako lan-prozesuak

Itsasoan harrapatzen da - Gero, kontserba-lantegira edo arrandegira doa - Azpiproduktuak sortzen dira - Azpiproduktuak biltzen dira - Azpiproduktuak tratatzen dira Barnako lantegian - Produktuak irteten dira - Produktu horiek maskotentzat nahiz arrainentzat (akuikulturan) eta ongarri moduan (landareetan) erabiltzen dira

Ezer ere alferrik galdu gabe arrainari ahalik eta gehiena ateratzea eta prozesuan balioa sortzea da gure eguneroko helburua.

Hori betetzeko, lehengaiaren hornitzaileak sartu behar ditugu geure prozesuan, eta haien laguntza behar dugu, geure lantegietan tratatzen dugun produktuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin.

Lan-prozesu aurreratuak, seguruak eta eraginkorrak darabiltzagu, xede ditugun bikaintasun-mailak lortzeko modu bakarra delako. Geurekin eta, batez ere, geure bezeroekin daukagun konpromisoa da.

Hona hemen BARNAk bikaintasuna lortzeko dituen giltzarriak:

Zehaztutako helburuak lortzeko, gaitasun tekniko handiak ditugu, baita gure lanaren garapenarekin konpromisoa duten langile prestatuen taldeak ere.

Barna kalitatea

Gure pertsonak, bidelagun

100 lagun baino gehiago daude inplikatuta proiektuarekin, eta ondo baino hobeto bat egiten dute, prozesu osoan eraginkortasunez jarduteko: lehengaia biltzea, kupeletan garraiatzea, lantegietan jasotzea, hozkailuetan biltegiratzea, ekoiztea, biltegiratzea eta, azkenik, bidaltzea.

Gure ustez, instituzioekin, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, enpresarien elkarteekin eta enpresekin jakintzak, proiektuak eta aukerak partekatzea tresna onena da, hazteko, hobetzeko eta berritzeko. Hori dela eta, lankidetzaren eta aliantza estrategikoen aldeko apustua egiten dugu.

Hemengo kideak gara:

anfaco iffo cesfac

Nuestros colaboradores

Tecnalia Neiker Azti UPV / EHU Zaragozako Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa Ghent University Pirinio Atlantikoetako Merkataritza Ganbera