Pribatutasun Politika

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Bildutako datuen tratamenduaren arduraduna BARNA SA (BARNA) da. Nazionalitate espainiarreko sozietatea da, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta (3767. liburukia, 157. orrialdea, SS-1248 orria), A-48032072 zenbakidun IFZren titularra da eta Bermeoko errepidea z.g., 48360 Mundaka (Bizkaia) da bere helbide soziala.

Pribatutasun Politika honek erabiltzaileek emandako datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen ditu, webgunean sartu, nabigatu edo bertako funtzionaltasunak erabiltzen dituztenean, baita BARNArekin harremanetan jartzen direnean ere. .

DATU PERTSONALAK

Ohiko postaz, posta elektronikoz edo webguneko HARREMANETARAKO atalean eskuragarri duen inprimakiaren bidez BARNArekin harremanetan jartzen denean, erabiltzaileak onartu eta berariazko baimena ematen du, BARNAk erabiltzaileek borondatez bidaltzen dizkioten datu pertsonalak bildu ditzan, kasuan-kasuan zehaztutako baldintzen eta helburuen arabera.

DATUEN BILKETA, HELBURUAK, LEGITIMAZIOAREN OINARRIA ETA GORDETA EDUKITZEKO EPEAK

Harremanetarako

Erabiltzailea info@barna.es posta elektronikoaren bidez webguneko HARREMANETARAKO atalean eskuragarri duen inprimakiaren bitartez jarri ahal izango da harremanetan.

Bere identifikazio-datuak zein diren adierazi beharko du, baita arrazoia edo gaia zein den ere.

BARNAk datu horiek erabiliko ditu, kontsulta izapidetzeko eta, horren harira, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko.

Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa erabiltzailearen baimenean datza. Erabiltzaileak webguneko Pribatutasun Politika onartu beharko du, eta, horretarako, klik egin beharko du eskuragarri duen laukian, “BIDALI” botoia sakatu baino lehen. Laukian klik egitean edo adierazitako helbidera mezu elektronikoa bidaltzean, erabiltzaileak baimena ematen dio BARNAri, datu horiek tratatu ditzan.

Era berean, legezko betebeharrik ez badago edo erabiltzaileak BARNAri berariazko baimenik ematen ez badio, azken horrek ez dizkio datuak hirugarrenei lagako.

Datuak gordeta edukitzeko epea zentzuz beharrezkoa den epealdia izango da, BARNAk honako honexetarako duen premia kontuan hartuta: sortzen diren gaiei erantzuna ematea edo arazoak konpontzea, hobekuntzak egitea eta ezarri beharreko legerian eskatutako eskakizunak betetzea. Edonola ere, gehieneko epea BI URTEKOA izango da, lege-agindurik ezean.

CVaren bidalketa

Erabiltzaileak bere curriculum vitaea bidali ahal izango du info@barna.es, posta elektronikoaren bidez, eta “CV” jarri beharko du gaian.

Bere identifikazio-datuak eman eta curriculum vitaea erantsi beharko du, baita curriculum vitae horretan azaldutako baieztapenen egiazkotasunari buruzko edozein egiaztagiri ere.

BARNAk datu horiek erabiliko ditu, BARNA Taldeko enpresetan bertan langileak hautatzeko prozesua eta erabiltzaileak enplegurako izangai moduan daukan harremana kudeatu ahal izateko.

Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa erabiltzaileak BARNA Taldeko sozietateetan enplegurako izangaien datu-basean sartzeko emandako baimenean datza. Adierazitako helbidera mezu elektronikoa bidaltzean, erabiltzaileak baimena ematen dio BARNAri, datu horiek tratatu ditzan.

Era berean, legezko betebeharrik ez badago edo erabiltzaileak BARNAri berariazko baimenik ematen ez badio, azken horrek ez dizkio datuak hirugarrenei lagako.

Datuak aktibo egongo dira BARNAko izangaien datu-basean, curriculuma BARNAri bidali zenionetik hasi eta HIRU URTEKO epean. Epe hori betetakoan, indarreko legerian ahazteko inposatutako eskubidea ezarri liteke.

Cookieak

Webguneak badu teknologiarik, webgunean sartzeko eta nabigatzeko erabilitako ekipamenduan “cookieak” izeneko fitxategiak ezartzeko. Cookieak edonoiz blokeatu edo desgaitu ahal izango dira nabigatzaileko ezarpen-aukeren bitartez. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookieen Politika kontsultatu besterik ez duzu.

Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa webgunean sartzean, nabigatzean eta erabiltzean erabiltzaileak emandako baimenean datza.

ESKUBIDEEN ERABILERA

Era berean, erabiltzaileak tratamendurako baimena ezeztatu ahal izango du edozein unetan. Horretarako, honako eskubide hauek erabili ahal izango ditu: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak; aurreko eskubideei buruzko jakinarazpenak jasotzeko eskubidea; datuak eramateko eskubidea; aurka egiteko eskubidea; eta tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritutako erabakiaren xede ez izateko eskubidea, profilen prestaketa ere kontuan hartuta. Horrez gain, BARNAri horren berri eman beharko dio info@barna.es posta elektronikoaren bidez, edo goian adierazitako posta-helbidean adierazi beharko du, gaian Datuen Babesa jarrita. Kasu bereziren batean, erabiltzaileari eskatu ahal izango diogu bere nortasuna agiri ofizialaren bidez egiaztatu dezala, hirugarrenek bere datuak eskuratu ez ditzaten, esaterako.

Azkenik, erabiltzaileak idatziz jakinarazi ahal izango du edozein aldaketa edo baja eskatu, eta aipatutako edozein helbidetan adierazi beharko du.

Edozein unetan, erabiltzaileak erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, bere eskubideak erabiltzeko.

SEGURTASUN-NEURRIAK

BARNAk indarreko legerian arlo teknikoan zein antolaketan eskatutako segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, eta hartuko ditu, baita sektorean egon badauden kalitate-estandarrak ere, jakinarazpenen segurtasuna zein isilekotasuna eta unean-unean tratamenduaren helburu diren datu pertsonalen babesa ahalik eta gehien bermatu ahal izateko. BARNAk bermatu egiten du badagoela kontrolik, segurtasuneko arrakalen irekiera edo beste ondorio kaltegarri batzuk prebenitzeko. Horretarako, antolaketa-neurri eta prozedura tekniko egokienak hartzen ditu, arrisku horiek gutxitzeko asmoz. Nolanahi ere, erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak ez direla, Interneten erabilitako sareak seguruak ez direla, baimenduta ez dauden pertsonek horrelaxe bidalitako edozein jakinarazpen atzeman edo aldatu ahal izango dutela eta hirugarrenen dolozko jarduerak ere egon daitezkeela, nahiz eta BARNAk eskura dituen bitarteko guztiak jartzen dituen jarduera horiek saihesteko.

ADINGABEAK

Adingabeek ezin izango dituzte webgunearen bidez eskuragarri dauden zerbitzuak erabili, haien gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aurretiazko baimenik eduki gabe, eta haiek baino ez dute izango haien ardurapean dauden adingabeek webgunearen bidez egiten dituzten egintza guztien gaineko erantzukizuna.

PRIBATUTASUN POLITIKAREN ALDAKETA

BARNAk bere Pribatutasun Politika edonoiz aldatzeko eskubidea izango du, betiere, datuen babesaren arloko indarreko legeria errespetatuz gero eta interesdunei aldez aurretik behar bezala jakinaraziz gero.

PRIBATUTASUN POLITIKA HONETAN EZARRI BEHARREKO HIZKUNTZA

Pribatutasun Politika honetan ezarri beharreko hizkuntza espainiera izango da. Beste hizkuntza batean dagoen edozein bertsio erabiltzaileen erosotasunerako eskaintzen da, hobeto ulertu dezaten. Nolanahi ere, Pribatutasun Politika espainierako bertsioaren arabera arautuko da beti.

Edozein hizkuntzatako Pribatutasun Politikaren eta espainierako bertsioaren artean kontraesanik badago, espainierako bertsioa izango da nagusi.