Barna Taldearen historia laburra

Barna Taldearen mugarri nagusiak

1961

Lehenengo lantegia Mundakan

2009

Gestorganik sortzea

2014

Hadelca Barna Taldean sartzea

2015

Barna Taldeko bertako laborategia irekitzea

2018

Harinas de Andalucía Barna Taldean sartzea

2020

Hidrolizatuen Lantegia abian jartzea

2021

Tecmar erostea

Bermeo

Bermeoko kontserba-enpresen talde batek, arrantzaleen elkarteek eta kofradiak, tokiko beste enpresari batzuen laguntzaz, Barna sortzea erabaki zuten, arrantzaren soberakinei eta kontserba-lantegiek sortutako azpiproduktuei irteera emateko. Horrela, onura atera eta beste erabilera bat emango zitzaien animalien elikaduraren sektorean. Erabilitako teknologia alemaniarra zen, eta, gainera, punta-puntakoa ere bazen garai hartan.

Barnaren jarduera hasiera-hasieratik joan zen sendotzen, harik eta azken hamarkadan jauzi egin eta bere merkatu hurbilari zerbitzua ematen dion tokiko enpresa nutrizio-osagaien sektoreko erreferente bihurtzeko asmoa daukan taldea izan arte.

gestorganik

2009an, Gestorganik sortu genuen. Garraio-enpresak Mundakako lantegirako lehengaia hornitzeko logistika egiten du. Hozkailu-kamioi isotermoen flota dauka, lantegian erabilitako lehengaiaren kalitatea eta freskotasuna zaintzeko.

2014. Urtean, Hadelca sartu zen Taldean, Santoñan (Kantabria) kokatutako arrain-irinen eta arrain-olioen enpresa, alegia. Horren ondorioz, ia-ia bikoiztu egin genuen lehengaia prozesatzeko genuen ahalmena.

Santoña
Mundakako laborategia

Aldi berean, 2015ean, geure laborategia ireki genuen Mundakako instalazioetan bertan, urteetan eta urteetan kalitatearen eta berrikuntzaren arloan garatu dugun jarduera bultzatzeko. Apustu estrategiko horri esker, kalitate-estandar handien bidez lan egin dezakegu prozesuan, eta produktu berriak garatu ditzakegu, merkatu honetako errealitate aldagarriari erantzuteko.

2018ko ekainean, Harinas de Andalucía sartu zen Barna Taldean, Tahivillan (Cadiz) kokatutako enpresa, alegia. Enpresa hori 1987an sortu zuten, eta, 2005ean, punta-puntako instalazio industriala ireki zuen. Hain zuzen ere, arrain-irinen eta arrain-olioen lantegia dauka bertan.

Enpresa hori sartzean, penintsula iberiko osoari behar den moduko arreta eman ahal diogunez, berrikuntzaren eta produktu berrien garapenaren alde egin dugun apustu irmoari eusten diogu.

Andaluziako irinak
hidrolizatuak

2020an, geure hidrolizatuen lantegia jarri genuen abian, eta berrikuntzaren zein produktu berrien garapenaren alde egin dugun apustu irmoari eusteko aukera ematen digu. Teknika entzimatiko aurreratuen bitartez, peptido eta aminoazido guztien xurgapena hobetzen duten produktuak lortzen dira. Soluzio horien digerigarritasuna handia denez, gomendagarriak dira errendimendu handiko dietetan eta arrainkumeen elikaduran erabiltzeko.

2021ean, Tecmar erosi genuen. Garraio-enpresak lehengaia hornitzeko logistika egiten du Tahivillako lantegiarentzat. Hozkailu-kamioi isotermoen flota dauka, Cadizeko lantegian erabilitako lehengaiaren kalitatea eta freskotasuna zaintzeko.

tecmar

harremanetarako

Guri buruz gehiago jakiteko eta guk zure berri edukitzeko