Lege-oharra

LEGE-INFORMAZIOA

Webgune hau BARNA SAren (BARNA) jabetzakoa da. Nazionalitate espainiarreko sozietatea da, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta (3767. liburukia, 157. orrialdea, SS-1248 orria), A-48032072 zenbakidun IFZren titularra da eta Bermeoko errepidea z.g., 48360 Mundaka (Bizkaia) da bere helbide soziala.

Helbide horretan bertan, ohiko postaz jarri ahal izango zara harremanetan gurekin; edo, bestela, info@barna.es posta elektronikoaren bidez edo webgunean HARREMANETARAKO atalean eskuragarri dagoen inprimakiaren bitartez.

ERABILTZEKO BALDINTZAK

BARNAren webgunean, hirugarrenen beste webgune batzuetara joateko estekak agertu ahal izango dira, eta BARNAk ezin izango ditu kontrolatu. Hori dela eta, BARNAk ez du inolako erantzukizunik izango hirugarrenen webguneetan agertu daitekeen edukiaren gainean.

Webgune honetan agertzen diren testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainerako edukiak BARNAren edo bere lizentzia-emaileen jabetzakoak baino ez dira. Eduki horiek guztiak osorik edo zati batez igortzeko, banatzeko, lagatzeko, erreproduzitzeko, biltegiratzeko edo jendaurrean jakinarazteko edozein egintzatarako, haien berariazko baimena eduki beharko da.

EZINBESTEA

Aurrekoari kalterik egin gabe, BARNAk ez du inolako erantzukizunik izango webgunerako sarbidean, jardunbidean nahiz eraginkortasunean eta bertako edukietan gertatzen diren atzerapen edo akatsengatik, ezta haren etenaldiengatik, geraldiengatik edo jardunbide txarragatik ere, betiere, haien jatorria honako honexengatik gertatutako matxuretan badago, besteak beste: hondamendi naturalak (adibidez, lurrikarak, uholdeak, tximistak edo suteak), osasun-krisiak, ezinbesteko egoerak, muturreko larrialdiak (esate baterako, gerrak, operazio militarrak, iskanbila zibilak), grebak, ugazaben itxierak edo beste edozein ezinbesteko egoera edo ezusteko.

JABETZA INTELEKTUAL ZEIN INDUSTRIALA ETA BESTE ESKUBIDE BATZUK

Webgunearen edukiaren jabetza intelektualeko eskubideak, bere diseinu grafikoa eta kodeakBARNArenak baino ez dira, edo haien argitalpenerako eskubideak ditu. Beraz, debekatuta egongo da horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo webguneko edukien bidez egin daitekeen beste edozein jarduera garatzea, ezta iturriak aipatuta ere, BARNAren baimen idatzia eduki ezean.

BARNAren webgunean dauden era guztietako izen komertzialak, markak edo zeinuak haien jabeenak dira, eta legearen babespean daude.

LEGERIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

Webgunea BARNAk egikaritu eta kontrolatzen du Mundakan (Bizkaia, Espainia) dauzkan bulegoetatik. Horren ondorioz, webgunean sartzean edota webgunea erabiltzean sortu daitezkeen gai guztiak Espainiako legeriaren arabera arautu eta interpretatuko dira.

Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo badago, BARNAk eta erabiltzaileak Bilboko epaitegi zein auzitegiei men egingo diete, eta berariaz uko egingo diote beste edozein foruri, kontratuko edo kontratuz kanpoko baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sortu daitekeen edozein eztabaida ebazteko.