kalitatea eta berrikuntza
Etengabe hobetzen ari diren punta-puntako lan-prozesuak
Ezer ere alferrik galdu gabe arrainari ahalik eta gehiena ateratzea eta prozesuan balioa sortzea da gure eguneroko helburua.
Hori betetzeko, lehengaiaren hornitzaileak sartu behar ditugu geure prozesuan, eta haien laguntza behar dugu, geure lantegietan tratatzen dugun produktuaren kalitatea ahalik eta onena izan dadin.
Lan-prozesu aurreratuak, seguruak eta eraginkorrak darabiltzagu, xede ditugun bikaintasun-mailak lortzeko modu bakarra delako. Geurekin eta, batez ere, geure bezeroekin daukagun konpromisoa da.
Hona hemen BARNAk bikaintasuna lortzeko dituen giltzarriak:
Zehaztutako helburuak lortzeko, gaitasun tekniko handiak ditugu, baita gure lanaren garapenarekin konpromisoa duten langile prestatuen taldeak ere.
Gure pertsonak, bidelagun
100 lagun baino gehiago daude inplikatuta proiektuarekin, eta ondo baino hobeto bat egiten dute, prozesu osoan eraginkortasunez jarduteko: lehengaia biltzea, kupeletan garraiatzea, lantegietan jasotzea, hozkailuetan biltegiratzea, ekoiztea, biltegiratzea eta, azkenik, bidaltzea.
Gure ustez, instituzioekin, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, enpresarien elkarteekin eta enpresekin jakintzak, proiektuak eta aukerak partekatzea tresna onena da, hazteko, hobetzeko eta berritzeko. Hori dela eta, lankidetzaren eta aliantza estrategikoen aldeko apustua egiten dugu.